Datorren astean komunitate akademikoaren aurrean aurkeztuko dugu InpAkta Inpaktu Sozialerako Ikerlanen Akta – Journal of Research for Social Impact aldizkari zientifikoa.

    Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Iruñea, Baiona eta Bilbon izango diren aurkezpenetara. Aretoen edukiera dela eta, eskertuko genizuke ondorengo estekaren bidez aurkezpenera joateko izena ematea.

    2024.02.05

    Iruñea

    ? 17:00

    ? UPNA. Nicolás García de los Salmones gela. Olibondoak eraikina. (Campus Arrosadia s/n, 31006 Iruñea)

    • Maria Napal UPNAko irakaslea eta InpAkta aldizkariko erredaktore burua

    • Ramón Gonzalo UPNA – Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea

    • María J. Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektorea

    • Diego Garrido Nafarroako I+G+i sarearen koordinatzailea eta Aditech fundazioaren zuzendaria

    • Patricia Fanlo Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria

    2024.02.07

    Baiona

    ? 15:30

    ? IKER ikerketa gunea. Gaztelu Berria/Château Neuf. (15 Paul Bert plaza, 64100 Baiona)

    • Urtzi Etxeberria IKER ikerketa zentroko zuzendaria eta InpAkta aldizkariko erredaktore burua

    • Zuzendaritza. Université de Pau et des Pays de l’Adour

    • Laurent Servant Université de Bordeaux errektoreordea

    • Nathalie Jaeck Université Bordeaux Montaigne ikerketako errektoreordea

    2024.02.08

    Bilbo

    ? 17:30

    ? Bizkaia Aretoa. Baroja gela (Abandoibarra Etorbidea 3, 48009 Bilbo)

    • Ugo Mayor EHU/UPVko ikertzailea eta InpAkta aldizkariko erredaktore burua

    • Eva Ferreira EHU/UPVko errektorea

    • Juan José Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektorea

    • Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea

    • Rikardo Bueno BRTAko zuzendari nagusia.

    InpAktari buruz

    InpAkta: Inpaktu Sozialerako Ikerlanen Akta – Journal of Research for Social Impact pandemiaren ondorengo hausnarketari erantzuteko sortu zen, gizartean eragin handia duten gaiei modu zientifikoan heltzeko beharra agerian utziz. Zuzenean eragiten diguten gaiekin lotutako ikerketan eta zientzian gizarteak gero eta interes handiagoa duenez, aldizkari hau sortu zen.

    Argitalpena gizartearen eta ikerketaren munduaren arteko zubia da eta hainbat diziplinatako ebidentzietan oinarritutako lanak jasotzen ditu. Aldizkariak funtsezko bost arlo izango ditu: Natur Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte eta Giza Zientziak, Lurraldearen Antolaketa eta Teknologia.

    InpAkta proiektua 22 erakundek babestu dute, besteak beste, hauek: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, CNRS IKER-UMR 5478, Basque Research and Technology Alliance, Boise State University Basque Studies.