Pasa den martxoaren 23an, InpAktak kilometro batekin parte hartu zuen Korrikaren 23. edizoarekin.
Erredakzio batzordeko hainbat kide Donostiako Antigua auzoaren bukaeran izan ziren #HarroHerri pankartari helduta, euskara aldarrikatzeko lasterketa herrikoiaren 2.557 kilometroa korrikan egiteko.
Ba al zenekien Korrikan parte hartzeak ondorio psikologiko positiboak dituela gizarte-ongizatean? Hala dio InpAktako zero zenbakian argitaratutako ikerketa batek. Izan ere, pertsona asko biltzen direnean, helburu jakin batekin, gizartearen kohesioa eta pertzepzio positiboak bultzatzen dira. Kasu horien ondorio psikologiko positiboetan sakontzeko, euskararen aldeko Korrika aztertu dute adituek. Parte hartzeak “eferbeszentzia kolektiboa” deritzon fenomenoa dakar, Kama muta izenekoa, esperientzia partekatuek bultzatutako emozio bizia. Horregatik, kontuan hartu behar da horrelako ekitaldiak egitea osasungarria dela parte-hartzaileentzat.